Goilarre programa Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako ekimena da, mendi publiko eta pribatuetako larreak hobetzeko eta kontserbatzeko, abeltzaintza estentsiboaren bidez landa garapen jasangarria indartuz. Programaren helburua da larreen degradazioa gelditzea, biodibertsitatea eta paisaia zaintzea, eta aldi berean abeltzainen bizi- eta lan-baldintzak hobetzea.

Horretarako, hainbat jarduketa bultzatzen dira, besteak beste, larreen garbiketa, baserri eta mendi bideen hobekuntza, ur-hornidura, itxiturak eta abeltzaintzako azpiegiturak. Esku-hartzeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren, abeltzainen, udalen eta larre batzuen titular partikularren arteko elkarlanean garatzen dira. Ekimen hau Foru Aldundiaren eta udalen arteko  ko-finantzaketaren bidez gauzatzen da, lurralde osoaren ikuspegi orekatua bermatuz.

Goilarre programak lehen sektorea, herri txikiak eta landa eremuen biziraupena indartu, despopulazioa saihestu eta Gipuzkoako mendi-ingurunea etorkizunera begira zaintzea du helburu.

Mapa

Herria Deskripzioa
Abaltzisketa
Aia
Amezketa
Andoain
Ataun
Berastegi
Errenteria
Errezil
Hernani
Hondarribia
Idiazabal
Irun
Legazpi
Leintz-Gatzaga
Mutiloa
Oiartzun
Oñati
Ordizia
Pasaia
Segura
Segura
Urnieta
Usurbil
Villabona
Zaldibia
Zerain