Zer da Etorlur?

Etorlur Gipuzkoako Lurra SA (hemendik aurrera, Etorlur), Gipuzkoako Foru Aldundiaren sozietatea da bere kapitalaren 100%eko portzentajean. Etorlur 1990eko apirilaren 25ean eratu zen “Urnieta Lantzen, SA” izenarekin. 2004. urtean sozietatearen izen aldaketa gauzatu zen eta “Etorlur Gipuzkoako Lurra SA” izena hartu zuen. Gaur egun bere egoitza Hernanin dago eta 9 pertsonek osatzen dute bere lan taldea.

Xedea

Etorlurren helburua da: lurralde orekan landa eremuak duen garrantzia sozioekonomikoa aintzat hartuz, Gipuzkoako Foru Aldundiak eremu horretarako xedatutako lerro estrategikoak proiektu eta egitasmo zehatzen bitartez aurrera eramatea eta lerro estrategiko horiek finkatzeko beharrezkoak diren lurralde azterketak egitea.

Ikuspegia

Erreferente izan nahi dugu gure xede osatzen duten jardunetan; Gipuzkoako Foru Aldundiaren tresna eraginkorra izan gure lan esparrua den horretan. Hala nola Gipuzkoako landa eremuaren behatokia bihurtu, landa eremuko biztanleen eta landa eremutik bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.

Imagen de Servicios

Zerbitzuak

Foru Aldundiaren Nekazaritzako eta Lurralde Orekako, Mendietako eta Natura Inguruneko eta Landa Udalerrien Garapenerako Zuzendaritzei emandako zerbitzuak.

Ikusi
Imagen de Inmuebles

Etxebizitza sustapenak

Gipuzkoako landa udalerrietan etxebizitzak sustatzea, bertan biztanleriaren finkatzea bermatzeko.

Ikusi
Gardentasuna

Gardentasuna

Gardentasun-atarirako sarbidea.

Ikusi
Imagen del perfil del contratante

Kontratatzailearen profila

Kontratatzailearen profilerako sarbidea.

Ikusi

 

Izfe

Bulego Nagusiak

Ibaiondo Ind., 27 - 1

20120 Hernani

T: 943 337556-

etorlur@gipuzkoa.eus