Herri onurako mendiak
Herri Onurako Mendiak udal jabetzako mendiak dira (kasu batzuetan Partzuergo edo Mankomunitateenak), gestioaren ardura Foru Aldundiarena da, Etorlurren laguntzarekin.
Kasu batzuetan, babestutako espazio batzuen barnean daude, beraz, larre aprobetxamendua eta habitaten kontserbazioaren arteko oreka uztartu behar da.
Mendi horietan baimenduta dauden abere motak ondorengoak dira: Ardiak, behiak, behorrak eta ahuntzak (azken horiek gestio plan baten barnean).
Gestioaren antolaketa ondorengoa da:
- Urte haseran (Otsaila, Martxoa…) beharrak jasotzen dira (itxiturak, ur ekarrerak, ongarriketak, xehaketak, bide egokitzapenak, txabola, eskorta, harrapaleku edo antzeko azpiegituren konponketak, eta abar).
- Lanketa horretan parte hartzen dute mendi bakoitzeko abeltzain elkarteek, udalek, Foru Aldundiak eta Etorlurrek. Lehentasunak markatzen dira eta aurrekontuen arabera lanak gauzatzen dira.
Mendiak
- Abaltzisketa, Egido.
- Amezketa, Larrondo.
- Andoain, Usabelartza.
- Aretxabaleta, Kurutzeberri.
- Ataun, Agauntza, Aitzarte, Marumendi
- Zerain, Oamendi.
- Hondarribi, Jaizkibel.
- Pasaia, Jaizkibel.
- Lezo, Jaizkibel.
- Hernani, Usoko-Epelerreka.
- Idiazabal, Atxurbi.
- Irun, Erlaitz-Pagogaina.
- Legazpi, Arrobi.
- Mutiloa, Aitzpuru.
- Oñati, Aloña, Araotz-Txirikillaleku , Artia.
- Oiartzun, Pikogarate, Kausua, Martuzenegi , Zaria.
- Errenteri, Añarbe (Aldura).
- Gatzaga, Pagoeder, Dominaga.
- Urnieta, Arlegor Adarra
- Billabona-Amasa, Belabieta, Bildotxeta, Onddolar, Larranburu.
- Zaldibia, Igirua.
- Gipuzkoako Partzuergoa (Segura).
- Araba eta Gipuzkoako Partzuergo Nagusia (Segura).
- Enirio-Aralar Mankomunitatea (Ordizia).