1. Enpresaren datuak

    Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, jarraian enpresaren identifikazio-datuak azaltzen dira.

    Sozietatearen izena: ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SA

    IFK/IFZ: A20321931

    Sozietatearen helbidea: Ibaiondo poligonoa 27, 1. solairua, 1.7 bulegoa, 20120 Hernani (Gipuzkoa)

    Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta: SS 274 orria, 1. liburukia, 985 liburukia.

    Telefonoa: 688845050

    Helbide elektronikoa: etorlur@gipuzkoa.eus

  2. Jabetza intelektuala

    Webgune honetan jasotzen diren iturburu-kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea, testuak, informazioa eta edukiak ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SAren aldeko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei buruzko Espainiako legeriak babesten ditu, eta ez da baimenik ematen webgunea osorik edo zati batean erreproduzitzeko eta/edo argitaratzeko, ezta informatikoki tratatzeko, banatzeko, hedatzeko, aldatzeko, eraldatzeko eta deskonpilatzeko ere, titularrari legez aitortutako gainerako eskubideak gauzatzeko ere ez, ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA, SA enpresaren aurretiazko eta idatzizko baimenik gabe.

    Erabiltzaileak webgune honetan agertzen den materiala bakar-bakarrik erabil dezake erabilera pertsonal eta pribaturako, eta debekatuta dago helburu komertzialetarako edo legez kanpoko jardueretarako erabiltzea. ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA, SAk berariaz gordetzen ditu jabetza intelektualetik eratorritako eskubide guztiak.

    ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SAk aurreko baldintzak betetzen direla zainduko du, bai eta bere webguneetan aurkeztutako edukiak behar bezala erabiltzen direla ere, eta dagozkion akzio zibil eta penal guztiak baliatuko ditu erabiltzaileak eskubide horiek urratzen edo betetzen ez baditu.

  3. Datu pertsonalen babesa

    Zure datuen tratamenduari buruzko informazio zehatza "Pribatutasun zabalaren deklarazioa" atalean aurkituko duzu webgune honetan bertan.

  4. Hainbat

    A. - ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SAk bere webgunean dagoen informazioa aldatu ahal izango du, aldez aurretik abisatu gabe, bai eta haren konfigurazioa eta aurkezpena ere.

    B. - ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SAk konpromisoa hartzen du bitarteko horren bidez iruzurrezko publizitaterik ez egiteko. Ondorio horietarako, beraz, ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SAren webguneko atalen edukian zehar aurki daitezkeen akats formalak edo zenbakizkoak ez dira joko publizitate engainagarritzat, baldin eta atal horietan jasotako informazioa mantentzearen eta/edo eguneratzearen ondorioz gertatzen badira. Atal honetan xedatutakoaren ondorioz, ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SAk konpromisoa hartu du akats horien berri izan bezain laster zuzentzeko.

    C. – ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SAk konpromisoa hartzen du merkataritza-komunikaziorik ez bidaltzeko halakotzat identifikatu gabe, 34/2002 Legeak, informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzkoak, xedatutakoaren arabera. Ondorio horietarako, ez da merkataritza-komunikaziotzat hartuko ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SAko bezeroei bidaltzen zaien informazio guztia, betiere bezeroaren eta ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SAren arteko kontratu-harremanari eusteko helburua badu, bai eta bezeroak enpresarekin kontratatuta duen zerbitzuaren berezko informazio- eta prestakuntza-lanak eta bestelako jarduerak egitea ere.

    D.- ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SAk ez du bere gain hartuko webgune honetan sartzeko eta/edo bertan jasotako informazioak erabiltzeko aplika daitekeen edozein arau ez betetzearen erantzukizunik.

    E. - ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SA ez da erantzule izango informazio erabileratik, webgune honetako gaietatik eta barne hartzen dituen programetatik eratorritako kalte-galerengatik, horien izaera edozein dela ere. Webgune honen bidez, erabiltzaileak hirugarrenek eskainitako prestazioak eta zerbitzuak eskuratu ahal izateko estekak (linkak) eta hipertestuak ez daude ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SAren kontrolpean; erakunde horrek ez du bere gain hartzen horietan jasotako informazioaren gaineko erantzukizunik, ezta informazio horretatik erator daitekeen edozein eraginena ere.

    F. - ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SAk ez du erantzukizunik izango webgune honetan agertzen diren marka-izenak, produktu-izenak, marka komertzialak — erakunde horren jabetzakoak ez direnak — hirugarren pertsonek legez kontra erabil ditzaketelako. Halaber, ez du bere gain hartzen webgune honetatik sar daitezkeen webguneetako esteken edukiaren osotasuna, egiazkotasuna eta zilegitasuna.

    G. – Azken batean, erabiltzailea da webgune honetan sartutako zerbitzuak, edukiak, estekak (linkak) eta hipertestua erabiltzearen arduradun bakarra.