ETORLURek honako postua bilatzen du:

ZUZENDARI NAGUSIA

 

ETORLURen zuzendaritza estrategiko eta operatiboaz arduratuko da. Pertsona taldearen buru izan beharko du, baliabideak optimizatu, berrikuntza sustatu eta helburuak betetzen direla ziurtatu beharko du, ETORLURen misioarekin bat eginez, hau da, Gipuzkoako landa-ingurunearen garapen sozioekonomikoaren bidez lurralde-oreka sendotzea.

 

Lanpostuaren xedea

ETORLURko zuzendari nagusia arduratuko da haren zuzendaritza estrategiko eta operatiboaz. Pertsona taldearen buru izan beharko du, baliabideak optimizatu, berrikuntza sustatu eta helburuak betetzen direla ziurtatu beharko du, ETORLURen misioarekin bat eginez, hau da, Gipuzkoako landa-ingurunearen garapen sozioekonomikoaren bidez lurralde-oreka sendotzea.

 

Baldintzak

Prestakuntza akademikoari dagokionean, ezinbestekoa da Enpresa Administrazioko, Ekonomiako edo antzeko diziplinetako unibertsitate-titulua edo da MBA bat izatea.

Lan esperientziari dagokionez, gutxienez 2 urteko esperientzia goi-zuzendaritzako postuetan eta 5 urte baino gehiago lehen sektoreko garapenarekin lotutako kudeaketa-lanpostuetan eta/edo teknikarietan.

 

Izena emateko azken eguna

Izena emateko azken eguna 2025eko otsailak 23 izango da.