LANDAGIPUZKOA

Babes publikoko etxebizitza sustapenak Gipuzkoako herri txikietan 

Gipuzkoako Foru Aldundiak ekimen estrategiko bat jarri du martxan landa udalerrietan babes publikoko etxebizitza tasatuen eskaintza handitzeko, salmentan, erabili gabeko higiezinetan eta hiri-orubeetan sustapen berriak eginez. Helburua argia da: despopulazioa geldiaraztea, herri txikiak bizirik mantentzea eta lurralde oreka sustatzea.

Zergatik ekimen hau?

Landa eremuetan:

  • Biztanleria gutxitzen ari da
  • Gazteek etxebizitza aurkitzeko zailtasunak dituzte
  • Hainbat eraikin eta orube erabilerarik gabe daude

Horren aurrean, Foru Aldundiak landa garapen iraunkorra bultzatu nahi du, honako hauek uztartuz:

  • Jarduera ekonomiko berriak
  • Zerbitzu eta azpiegitura egokiak
  • Gizarte sare bizia
  • Eta, bereziki, etxebizitza eskuragarriak

Zertan datza ekimena?

Gipuzkoako landa udalerrietan babes publikoko etxebizitzen sustapenak garatzen dira, udalerriekin elkarlanean:  

  • Erabilerarik gabeko eraikinak eta orubeak identifikatzen dira
  • Etxebizitza berriak eraiki edo lehendik daudenak birgaitzen dira
  • Etxebizitzak esleitu egiten dira Udalen eskutik

Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioarekin, jarduera hauek Etorlur Gipuzkoako Lurra S.A. erakundearen bitartez garatzen dira, aholkularitza tekniko eta juridikoarekin. Udalekin eta Landa Garapen Elkarteekin elkarlanean burutzen da ekimena.

Helburu nagusiak

  • Landa herrietan bizitzeko aukerak handitzea
  • Gazteak eta familia berriak erakartzea
  • Lurralde oreka eta garapen jasangarria bultzatzea
  • Gipuzkoako landa-udalerrien etorkizuna bermatzea

Egitasmoak

Herria Deskripzioa
Abaltzisketa “1.1. AZPIKOETXE”. BABES PUBLIKOKO 10 ETXEBIZITZA TASATU, GARAJE ETA LOKALEKIN
Beizama “BBI-04-ETXEBESTE” BABES PUBLIKOKO 4 ETXEBIZITZA TASATU GARAJEEKIN
Bidania Goiatz BABES PUBLIKOKO 8 ETXEBIZITZA, TRASTELEKU ETA APARKALEKU ZALDIBARREN BASERRIAN