Mendi pribatuak

Etorlurren xede sozialak dion bezala, lan hauek egikaritzeko gaitasuna jasotzen du:

Zuzenbidean onartutako edozein formularen bidez nekazaritzarako erabil daitezkeen lurzoruak eskuratzea eta eskualdatzea, bai eta lurzoru-mota hori kudeatzea ere.

Gipuzkoako zenbait mendi jabetza pribatuak dira, eta horien kudeaketak, zenbaitetan, jabetza publikoko mendien kudeaketak baino zailtasun handiagoak izaten ditu: horren arrazoi nagusia da, jabe askoren guneak kudeatu behar direla, eta horrek zailtasunak dakartzala.

Bestetik, erabiltzaileak direnak, kasu gehienetan abeltzainak, herri onurako mendietan egiten diren hobekuntza lanak euren mendietan ere gauzatzea nahi izaten dute. Horretarako, administrazioek formula ezberdinak diseinatu dituzte: Etorlurren kasuan, usufruktu kontratuak sinatu ditu jabe pribatuekin, lurraren erabilera eskubidea eskuratu eta egokitzapen lanak egin ahal izateko.

ETORLURREK kudeatzen dituen mendi pribatuak gaur egun

Gaur egun, formula honen bitartez Gipuzkoako bi mendietan darama Etorlurrek kudeaketa mota hori:

Alde batetik, lurrak usufruktuan bereganatu 15 urterako eta lur horiei abeltzaintza jarduera bat eman era antolatu baten barruan; abeltzainak elkarte bat osatu eta beste edozein mendi publikoko pauso berdinak emanaz. Eta beste alde batetik, mendi bakoitzean hobekuntza lanak egiten dira, dauden aurrekontu edo diru kopuruan arabera. Gaur egun, Etorlurrek modu honetan kudeatzen dituen bi mendiak dira Hernio eta Berastegiko mendia.