Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Lizitatzaileen Borondatezko Erregistroa

ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SAk beharrezkotzat jotzen du Lizitatzaileen Borondatezko Erregistroa sortzea, lizitatzaileek ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SAk deitutako lehiaketetara aurkeztu behar dituzten dokumentuak azkarrago izapidetzeko.

Lizitatzaileen Borondatezko Erregistroa irekia da, borondatezkoa eta doakoa, eta ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SAk bere kontratuak esleitzeko hasitako prozedura guztietan lizitatu nahi duten enpresei zuzenduta dago; hala ere, baldintza hori ez da nahitaezkoa lizitazioetan parte hartu ahal izateko.

Erregistro honen helburua honako hau da: ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SArekin kontratatu nahi duten enpresek aurretik erregistroan utzi eta izen-emandako dokumentuak aurkeztu beharrik ez izatea lizitazio prozesu bakoitzean, behar bezala eguneratuta baldin badaude, betiere; hortaz, dokumentazio horren ordez, izen-ematea egiaztatzen duen ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SAren ziurtagiria entregatu beharko dute.

Lizitatzaileen Borondatezko Erregistroan pertsona naturalek eta juridikoek izen-eman ahal izango dute, espainiarrek eta atzerritarrek, hala eskatu eta LBE arautzen duen arautegiak jasotako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen badute.
Lizitatzaileen Borondatezko Erregistroak ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SAko kontratazio organoek sustatutako kontratazio prozedura guztietarako balioko du.

 

Oharra: dokumentazioa paperean aurkezteaz gain formatu digitalean aurkeztu beharko da.