Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Lege oharra

Sozietatearen datuak

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritakoa betez, jakinarazten dizuegu honako hauek direla Sozietatearen identifikazio datuak:

Izen Soziala: ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA, SA

Helbide Soziala: Ibaiondo poligonoa 27-1.solairua (1.2 eta 1.7 bulegoak), Hernani (Gipuzkoa)

Telefono zenb.: 688845050

Helbide elektronikoa: etorlur@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta; 985 Liburukia, 1 Folioa, SS 274 Orria, 1. Inskripzioa

Jabetza intelektuala

Webgune honetako jabetza intelektualaren eskubideak eta bertan jasotzen diren elementu ezberdinenak Gipuzkoako Foru Aldundiarenak dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskumena izango du bere webean edo bertako informazio edo aurkezpenean aldaketak edo eguneraketak egiteko, edozein unetan eta aurre abisurik egin gabe.

Bai weberako sarbidea bai bertan jasotzen den informazioari eman dakiokeen erabilera, ekintza hori egiten duenaren erantzukizuna izango da. Gipuzkoako Foru Aldundiak aipatutako sarbide edo informazioa erabiltzeagatik sor litezkeen ondorio edo kalteei ez die erantzungo, dituen eskumenen gauzatze hertsian aintzat hartu beharreko lege-xedapenen ezarpenetik datozkeen jokabideei izan ezik.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du erantzukizunik izango, webean erreferentzia egiten den hirugarrengoen esteken konexio edo edukiengatik.

Web honetako informazioaren ez baimendutako erabilerak hala nola Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetza intelektual edo industrialean egindako kalteek, aipatutako Administrazioa legez dagozkion ekintzak egikaritzera eramango du, eta bere kasuan, egikaritze horretatik eratorritako erantzukizunetara.

Webguneak eskaintzen dituen zerbitzuak

ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SA Sozietatearen web orriaren helburua da, entitateak burutzen dituen jardueren berri ematea herritar, enpresa eta administrazioei.

Cookie-ak

Cookie-ak erabiltzailearen ordenagailuan kokatzen diren datu fitxategi txikiak dira; ezin dituzte disko gogorreko datuak edo beste zerbitzu-emaile batzuek sortutako beste cookie batzuk irakurri, eta erabiltzaileak egindako bisiten inguruko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko erabiltzen dira, zerbitzuen eraginkortasun eta pertsonalizazio handiagoa lortzeko eta nabigazioa errazteko, erabilitako hizkuntzari, pasahitzari, eta abarri dagokionez; bai eta beste mota bateko informazioa emateko ere, hala nola, IP helbideak, ikusi dituen eduki zehatzak, data eta ordua eta bertan eman duen denbora.

Erabiltzaileak askatasun osoz erabaki dezake disko gogorrean cookie-a jartzea edo ez; nabigatzailea konfiguratu dezake cookie guztiak, besterik adierazi ezean, onartu edo ez onartzeko, edo, cookie bakoitza hartzerakoan, pantailan ohar bat jasotzeko; hartara, une horretan erabaki dezake jarri edo ez. Badira bisita egin ondoren cookie-a ezabatzeko aukera ematen duten nabigatzaileak ere.

Erabiltzaileak behar pertsonalen arabera konfiguratu ahal izango du nabigatzailea, cookie-ak jasotzea baimendu edo horiek disko gogorrean instalatzea eragotzi ahal izan dezan. Horretarako, informazio hau zabaltzeko bere nabigatzaileak dituen jarraibideak eta gidaliburuak kontsulta ditzake.

ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SA Sozietatearen web orrira sartzen bazara zure ordenagailua cookie-ak jasotzea baimentzeko konfiguratuta duzula, ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SA Sozietatearen zerbitzuak erabili nahi dituzula eta cookie-ak erabiltzea baimentzen diguzula ulertuko dugu.

ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SA Sozietateak cookie-ak erabiltzen ditu webgunean, nabigazioa hobetu eta Google Analytics-en bitartez estatistika jarraipenak egiteko helburuarekin (bisita kopurua, maiztasuna, erabilitako hizkuntza...). 

 

Datu pertsonalen babesa

5/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak babesteko 5. artikuluaren arabera, informatzeko eskubide eta datuak jasotzeari dagokionaren arabera  ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA, SA-k jakinarazten dizu ematen dizkiguzun datu pertsonalak, bere erantzukizunekoak diren fitxategietan sartzen direla eta bere helburua dela kontsultak, erreklamazioak eta iradokizunak artatzea, eskatzaile, lizitatzaile edo lehiaketa publikoetako parte-hartzaile moduan izen ematea.  Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztatzeko edo aurkatzeko eskubidea egikaritu ahal izango duzu, idatzi bat bidaltzen baduzu zure NA kopiarekin goian aipatutako posta helbide edo helbide elektronikora.

 

Pribatutasun politika

Pribatutasun adierazpen honen bidez, ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SA Sozietateak zuk emandako informazioa erabiltzeko politika azaltzen du:

1.) ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SA Sozietateak aurreikusitako helburua lortzeko biltzen du informazio pertsonala.

2.) Ez da datu pertsonalik hirugarrengoentzako tratatuko, ezta horiei lagako ere, kaltetuak berariazko baimena eman ezean, edo non eta ez diren Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren 6.2 eta 11.2 artikuluetan ezarritako kasuak ematen.

3.) ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SA Sozietateak kontratu harremanaren ondorioz bildutako datu pertsonalak, fitxategi automatizatu eta/edo ez automatizatuetan bilduta daudenak, kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea bermatzen dizu uneoro, betiere indarrean den legerian zehaztutako moduan.

4.) ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SA Sozietateak bilketaren helburua betetzeko beharrezko denboran gordeko ditu datuak, edo ondoren prozesatzeko beharko duen denboran. Hori pasatuta, blokeatuta geldituko dira, legearen arabera ezarritako epeetan.

5.) ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SA Sozietateak datuak babesteko segurtasun neurriak hartu ditu, legeetan eskatutako mailen arabera, eta eskura dituen baliabide eta neurri tekniko guztiak ezarri ditu zuk emandako datu pertsonalak galtzea, behar ez bezala erabiltzea, aldatzea eta baimenik gabe erabiltzea saihesteko.

Legeria aplikagarria eta jurisdikzioa

Baldintzok interpretatzearen edo ezartzearen ondorioz, edo webgunea erabiltzearen ondorioz, desadostasunik edo eztabaidarik sortzen bada,  ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SA Sozietateak eta erabiltzaileak ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA SA Sozietatea dagoen tokian eskumena duten epaitegien eta auzitegien jurisdikzioaren eraginpean jartzea adosten dute, eta dagokien beste edozer eskumeni uko egiten diote.

© Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Departamentua