Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aiako Testatze Zentroa zabaltzeko obrak

Ekainaren 15ean Testatze Zentro Berria bisitatzeko ekitaldia ospatu da.
Bisitara, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Diputatua, landa eremuko hiru zuzendariak, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea eta Aiako udal ordezkariak bertaratu dira besteak beste.

 


Datuak: 

Kontratista:  Construcciones Egurki Eraikuntzak SL

 


Haragitarako behi-azpisektorea egituratzeko prozesuaren barruan, EAEko gizentzeko animalien haragi ekoizleak diren behi-abeltzain askok URKAIKO-HARAKAI kooperatiba taldean parte hartzen dute; kooperatiba horren jarduera nagusia haragia eraldatzea edo merkaturatzea da. Euskal/Okela edo Baserritako Haragia" kalitate markekin merkaturatzen dituzte euren produktuak.

 

EHAHE - Euskadiko Haragi Abelgorriaren Hazleen Elkarteak oinarrizko erronkatzat jo du hazitarako hobetzaile gehiago lortzeko testatze zentroetan sartutako animalia kopurua gehitzea (balorazioa eta hautaketa egin ondoren). Garrantzi handia du behi haragitarako arraza desberdinetako hazitarakoak testatzera bideratutako arraza anitzeko zentro bat edukitzeak, bi adiera tekniko hauetan nagusi diren lau behi arrazetako testatutako 400 hazitarako hobetzaile inguru lortzeko urtero:

 

  • Alde batetik, Hazteko Azienda Gaztea izeneko animalia testatuen kopuruari eusteko; zehazki, animalia horiek lerro garbietan lan egiten duten eta liburu genealogikoetan sartu gabe dauden ganadutegietara zuzenduta daude.

 

  • Bestalde, Haragitarako Hazteko Azienda Gaztea izeneko animaliak lortzeko bidea ezartzea; animalia horiek behi ume hazleen ustiategietara bideratuta daude, egitura oneko, era bereko eta produkziorako ezaugarri onak dituzten kumeak sortzeko hazitarakoak eskaintze aldera.

 

Zentzu horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Aiako Ibarrola finkan dauden instalazioak, konpondu ondoren, egokiak izango lirateke helburu horretarako. Beraz, beharrezkotzat jotzen da testatzeko animaliak gordetzeko espazioa gehitzea, egungo instalazioak hobetuta, nabe berriak eraikita, eta jarduerak egiteko behar diren ekipamenduak jarrita.

Inbertsio horiek egiteko, egungo instalazioak aprobetxatu nahi dira, egungo testatze lerroak mantentzeko eta hazitarakoak hautatzeko eta balioesteko lerro berriak pixkanaka sartzeko asmoz, eraikuntza berriak egiten diren neurrian.

Hauek izango dira inbertsioak:

  • Blonda arrazako animaliak testatzeko egun erabiltzen den gunea handitzea, 800 m2 lortu arte.
  • Nabe berri horretarako 120 m2 inguruko simaurtegi berria eraikitzea.
  • Limusin arrazako animaliak testatzeko egun erabiltzen den gunea handitzea, espazio hori bikoiztuz (1300 m2 ).
  • Enkantea egin aurretik, azken testatze fasean dauden animaliak gordetzeko erabiliko den nabe berri bat egitea, 400 m2  ingurukoa.
  • Animalien berrogeikorako nabe berri bat eraikitzea lehen horretarako erabiltzen zen gunean bertan, baina eraikin zahar bat bota ondoren eskuratutako azalerarekin handituta (320 m2).
  • Nabe berrietarako eta orokorrean Ibarrola zonarako simaurtegi berri bat eraikitzea, 160 m2-koa gutxi gorabehera.
  • Enkanteak egiteko baliagarri izango den 300 m2 inguruko entzun-aretoa eraikitzea, 200 pertsona inguru hartzeko modukoa, eta zerbitzu elementu guztiak izango dituena (ibiltzeko ringa, aldagelak, komunak, jangela, prestakuntza aretoak, etab.).
  • Ibilgailuak garbitzeko eta desinfektatzeko gune bat prestatzea.
  • Baserri zaharra eraberritzea, bulegoak, administrazioa, eta osasun albaitaritza zerbitzuak, besteak beste, jartzeko.

Argazkiak

Makaldegi-Bordaberri

Makaldegi-Bordaberri

Makaldegi-Bordaberri